Ihitz Iriart

Fisioterapia zentroa Iruñean

“Mugimenduak
bizia dakar”

Ihitz Iriart Casenave

Nafarroako Fisioterapeuten Elkargo
Ofizialeko 749. elkargokide zenbakia
(http://cofn.net/es/listado-colegiados/940)

Ihitz Iriart

Fisioterapiako diplomaduna, Belgikako Charleroi hiriko IPKN Goi Mailako Ikastetxeko masterra (2005-2009). IPKN ikastetxea SOHIER jaunak sortu zuen, hain zuzen ere, eskuzko terapiarako izen bereko metodologiaren sortzaileak. 10 urtez goiti eman ditut fisioterapia lanean Ipar Euskal Herrian, ia beti landa eremuan. Hala, nire teknikak hainbat patologia eta egoera ezberdinetara egokitu behar izan ditut eta, ondorioz, ezagutza profesional zabala pilatu dut.

PRESTAKUNTZA

  • 2011-2012: Kate Fisiologikoei buruzko ikastaroa, Busquet jaunarekin, Pauen.
  • 2013-2014: Sorbaldaren errehabilitazioan espezializaturiko CGE (Concept Global de l’Epaule) metodoari buruzko ikastaroak, TM Institut prestakuntza zentroan.
  • 2015: Emakumeen perineologia errehabilitatzeari buruzko ikastaroa: oinarrizko kontzeptuak, FC Santé prestakuntza zentroaren eskutik, Parisen.
  • 2015: Eskoliosia errehabilitatzeko ikastaroa, FC Santé prestakuntza zentroaren eskutik, Bordelen.
  • 2016: Txosten perinealari eta abdomenaren berreziketari buruzko ikastaroak, De Gasquet institutuaren eskutik, Parisen.
  • 2017: Patrick Fouryren kaliforniar masaje kinestesikoan prestakuntza.
  • 2014-2019: Jaioberrien bronkiolitisari eta asmari buruzko ikastaroak, FC Santé prestakuntza zentroaren eskutik, Akizen.

Zerbitzuak

Sohier metodoa: fisioterapia analitikoa

Sohier metodoa: fisioterapia analitikoa

Fisioterapia analitikoa eskuzko terapia metodo bat da, Belgikako Raymond Sohier irakasleak garatua. Xede du giltzaduraren oreka berrezartzea.

Informazio gehiago

Fisioterapia analítica de Sohier

Giltzadurek harmonia biomekanikoa behar dute ongi funtzionatzeko. Oreka hori, arrazoia zeinahi delarik ere, hausten denean, giltzadura ehun, gihar ehun eta giltzaduren inguruko ehun guztiei eragiten zaie, modu batera edo bestera.

Terapia hau ahalegintzen da, proba diagnostiko erraz batzuen bidez, desoreka horien jatorria detektatzen eta, eskuzko teknika oso leunak erabiliz, giltzaduren erdiratzea berrezartzen.

Zertarako aholkatzen den

  • Hanturazko patologia ez sistemikoak (tenopatia, tenosinobitisa, artritisa, periartritisa, osteokondritisa …)
  • Endekapen patologiak edo patologia distrofikoak (artrosia, algodistrofia …)
  • Giltzaduretako traumak eta giltzadurez kanpokoak (lokadurak, giltzaduretako hausturak, tendoietako hausturak …)
  • Patologia ortopedikoak (eskoliosia, bizkarrezurreko hiperfosia, belauneko baroa edo balgoa, ebakuntzen ondorioak …)
Kate fisiologikoen Busquet metodoa

Gihar kateen eta kate fisiologikoen zeregina

Giza gorputza giharretako, garuneko hodietako eta erraietako kate fisiologikoen bidez egituratzen eta dinamizatzen da.

Informazio gehiago

Trabajo de las cadenas musculares y fisiológicas

Kateetako bakoitzaren mailan, gorputz ataletako tentsio puntuak agerian jartzen dituen azterketa oso batean oinarritzen da. Azterketa honek sintesi bat egiteko aukera ematen du, pazientea eta haren ingurunea kontuan hartuta.

Pazienteari egokitutako eskuzko terapia metodo bat da:

  • Tentsio eremuak aska daitezen
  • Kateetako ehun organikoak behar bezala mugi daitezen
  • Funtzio hobea izan dezaten
  • Estatika hobea izan dezaten

Gorputzeko funtzioen multzoa berez dago programatuta.

Helburua sinplea da: disfuntzioen, deformazioen eta minen oinarri diren egiturazko tentsio parasitoetarik ahalik eta gehien kentzea.

CGE edo Sorbaldaren Kontzeptu Orokorra

Sorbalda berregokitzea

Sorbalda oso artikulazio mugikorra denez, desorekatzeko joera izaten du maiz, mugimenduak mugatuz.

Informazio gehiago

Readaptación del Hombro

Disfuntzio hori denboran zehar luzatzen bada, tendoiak behar baino lehenago endekatuko dira.

Berregokitzapenaren helburu nagusia da sorbaldari mugimendu zabaltasun funtzionala itzultzea, giltzadura emeki mobilizatuz eta birzentratuz, bai eta giharrak estimulatuz ere, berriz lesiona ez daitezen.

Aplikazio klinikoak:

  • Bursitisa
  • Tendinitisa/Tendinosia (betiere tendoia hautsita ez badago)
  • Besahezurra, sorbalda-hezurra eta lepauztaia hautsi ondoko errehabilitazioa
  • Sorbalda lokatu ondoko errehabilitazioa
  • Sorbalda izoztua
De Gasquet-en sabelaldearen erredukazioa

Abdomena berriz heztea

Ohiko ariketa abdominalak egitea arriskutsua izaten ahal da. Abdomeneko goiko gihar zuzenaren uzkurdura kaltegarria da bizkarrerako, herniak eta arazoak eragin baititzake pelbis zoruan, bai eta gernu ihesa ere. Gainera, ez du sabelaldea laua izatea errazten.

Informazio gehiago

Reeducación abdominal

Ariketa guztiak bizkarra ahalik eta gehienen luzatuz egiten dira, diafragma goratuz, diafragmak organoetatik tira egin dezan, abdomeneko edukia behar bezala kokatuz eta pelbis zorua deskargatuz.

Eta hori guztia, zertarako?

Bada, esaterako, abdomenaren berreziketa da haurdunaldiaren ondoren egiten den pelbisaren berreziketaren ondoko etapa. Kasu honetan, aurretik egindako lanaren ondorioak egonkortzea da helburua. Ez du deusetarako balio pelbis zorua berriz bizkortzeak, luzaroan geldian egon diren abdominalek ez badute beren lana egiten, eta ez badute eragozten organoek gure pelbis zoruaren gainean egiten duten presioa.

Bestalde, abdominalek gerrialdea bere lekuan mantentzeko balio dute, eta, bizkarreko giharrekin batera, bizkarrezurra babesten eta egonkortzen laguntzen dute. Horregatik, metodo honek edozein bizkar indartzeko aukera ematen du: bai bizkar osasuntsua eta baita bizkar patologikoa (artrosiak, herniak, diskoko herniak, lunbalgiak… jotakoa) ere.

Kaliforniar masaje kinestesikoa

Kaliforniar masaje kinestesikoa

Sistema linbikoa pertsonaren oroitzapen eta esperientzia guztiak gordetzen diren tokia da. Estresak, beldurrak eta hersturak sistema hori desnaturalizatzen dute, eta eritasunarekiko immunitatea apaltzen dute. Beraz, garrantzitsua da sistema linbikoaren gainean jarduten duten kanpoko elementuak estimulatzea: ukimena, erritmikotasuna eta entzumena.

Informazio gehiago

Masaje Kinestésico Californiano

Kaliforniar masaje kinestesikoak ordubeteko iraupena du. Olioarekin ematen da, erritmo eme eta erregular batekin, musika lasaigarri bat gogoan, burua pixkanaka hustuz eta sistema linbikoarengan eraginez, sistema hori askatzeko eta gorputza berraurkituz joateko.

Larruazala estimulatuz, erlaxazio ekintza fisiologiko bat gertatzen da. Are; masajea jaso duen pertsonak sentitzen du konfiantzazko pertsona baten eskutik bereziki ongi tratatua dela.

Ireki whatsappa
Ordua erreserbatu nahi duzu?