Garai hauetan, gela txiki batean beste pertsona batekin sartzeak nolabaiteko estutasuna sor diezaguke. Zaude lasai. Gure kontsultan, neurri bereziak hartu ditugu segurtasuna bermatzeko, fisioterapia saioak, osasungarriak izateaz gain, seguruak ere izan daitezen. Ohiko maskarez eta desinfekzioaz gain, honako hauek ditugu:
- Airearen kalitatea neurtzeko CO2 neurgailua.
- HEPA iragazkia duen haizagailua, airean egon daitezkeen partikula txikienak iragazten dituena.
- Leiho bat dugu, saio eta saio bitartean aireztatzeko irekitzen duguna. Beharrezkoa bada, saioan zehar ere ireki daiteke.
Zure ongizatea eta guztion osasuna zaindu nahi dugu!