Zoaz fisioarenera segurtasunez

Zoaz fisioarenera segurtasunez

Garai hauetan, gela txiki batean beste pertsona batekin sartzeak nolabaiteko estutasuna sor diezaguke. Zaude lasai. Gure kontsultan, neurri bereziak hartu ditugu segurtasuna bermatzeko, fisioterapia saioak, osasungarriak izateaz gain, seguruak ere izan daitezen. Ohiko maskarez eta desinfekzioaz gain, honako hauek ditugu:

  • Airearen kalitatea neurtzeko CO2 neurgailua.
  • HEPA iragazkia duen haizagailua, airean egon daitezkeen partikula txikienak iragazten dituena.
  • Leiho bat dugu, saio eta saio bitartean aireztatzeko irekitzen duguna. Beharrezkoa bada, saioan zehar ere ireki daiteke.

Zure ongizatea eta guztion osasuna zaindu nahi dugu!

Dantzaren bitartez gorputzeko minak arindu

Dantzaren bitartez gorputzeko minak arindu

Keyidi Myaro frantziar fisioterapeuta bat da, proiektu berria abiatua duena. Dantzaren bitartez, koreografia terapeutikoak baliatuz, arintzen ditu gorputzeko minak eta errehabilitatzen bere pazienteen gaitasunak.

Minaren aitzinean geldi geratzera jo ohi dugu eta hori akatsa dela azpimarratzen du Keyidik eta gurean ere bat egiten dugu idea horrekin!

Gehiago ezagutzeko, klikatu loturan: https://france3-regions.francetvinfo.fr/…/toulouse-une-kine…

Mugimenduak bizia dakar!

Mugimenduak bizia dakar!

Poliki poliki orokortzen ari den iritzia da: mugimenduaren bidezko terapiak (kinesiterapia edo fisioterapia, alegia) onura handiak ekartzen dizkio gure gorputzari.

Horrela adierazi du Ane Pescador erizainak berria egunkariko bere asteburuko zutabean. Kasu honetan, Covid-aren aurkako tratamenduetan fisioterapia motorearen eta arnas fisioterapiaren garrantzia azpimarratu du, pazienteen mugikortasuna eta aktibotasuna ahalik eta bizkorren berreskuratzeko.

Ez Covid-aren kasuan bakarrik. Mugimenduaren bidezko terapiak onuragarriak dira beste patologia aunitz sendatzeko prozesuetan. Baita haien prebentziorako ere!

Izan ere, mugimenduak bizia dakar!
Fisioterapiaren indarra:
https://www.berria.eus/…/2021-0…/fisioterapiaren-indarra.htm